XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta bat batean zenbait lagun, kartzelan berritan, euskarazko gutunen aldeko kanpaina hasi aurreko egoeran aurkitu ziren berriro.

Huescan (hara suertatu zitzaidan niri) lehendabiziko zortzi hilabeteetan ez genuen arazorik izan, ez ziguten interbentzioa ezarri eta egun batetik bestera jasotzen genituen karta guztiak. Zuzendariz aldatu zutenean ordea, egoera zeharo aldatu zen.

Zuzendariaren lehendabiziko egitekoa, interbentzioa ezartzea izan zen por pertenecer a ETA

Bere gain hartu kartak irakurtzeko ardura eta berehalaxe hasi zitzaigun txantaia egiten. Egia esan, gogoak halaxe ematen zionean entregatzen zizkigun kartak, bi hilabete nola zortzi hilabeteko atzerapenez.

Euskaraz idatzitako kartena okerrago zen oraindik.

Hauek lehendabizi Madrilera igortzen zituen eta handik bueltan, nahi izaten zuen denboraz erretenitu eta gero entregatzen zizkigun.

Zuzendari honen maltzurkeriaz jabetzeko, Huescatik atera gintuztenean gertatutakoa aipatzea besterik ez dago.

Guardia zibilen autobusean igotzeko zain geundela etorri eta hilabeteetan erretenitu zizkigun karta guztiak entregatu zizkigun. Azkeneko segundurarte ez zizkigun eman hainbestetan erreklamatu genituen kartak.

Huescatik Kordobara iritsi eta lehendabiziko egunean interbentzioa ezarri ziguten.

Hango errejimena xamurragoa bazen ere, gutun guztiak berandu iristen ziren, baita egunkariak ere.

Itzuli beharra zegoela eta, euskarazko kartak Madrila igortzen zituzten eta guri entregatzeko 15 eguneko epea bazuten ere, 2 hilabeteko atzerapenaz ematen zizkiguten oro har. Etxekoek eta lagunek ere atzerapen berberaz jasotzen zituzten.

Ia 18 urtez komunikazioak interbenituta eduki ondoren (Huescako lehendabiziko 8 hilabeteetan salbu), berriro euskalerriratu, Martutenera ekarri nindutenean ahaztu nituen interbentzio kontuak.

Hego Euskal Herriko lau kartzeletan gaur egun ere, ez dute inolako oztoporik euskaraz idazteko edota bisitetan eta telefonoz euskaraz egiteko. Beste arazo batzuk izan badituzte Esaterako, kalean libre egon beharreko zenbait lagun Sarasketa, Lejarreta, Elustondo, Larrinaga, Zubiaurre... oraindik ere preso mantentzen ditu bai Gobernuak eta baita Bilboko Zaintza epaileak ere, baina euskaraz egiteagatik ez dute zigorrik jasotzen, ez dute funts gabeko atzerapenik izaten.

GAUR EGUNGO EGOERA

Goian aipatu dugun bezala, Hego Euskal Herriko lau kartzeletan komunikazioak interbenitu gabe dauzkate eta beraz, gutunetan, bisitetan, telefono deietan eta nonahi, euskara mugarik gabe erabil dezakete.